Nokia C3 01 - Eguneratu gailuaren softwarea gailua erabiliz

background image

Eguneratu gailuaren softwarea gailua erabiliz

Gailuaren funtzionamendua hobetu nahi duzu eta aplikazioen eguneratzeak eta

eginbide bikain berriak lortu nahi dituzu? Eguneratu softwarea erregularki gailuari

ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Horrela bada, gailua eguneratzeak

automatikoki bilatzeko konfigura dezakezu.

Abisua:

Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi

deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte.

Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar

dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura

konektatu.
Hautatu

Menua

>

Ezarpenak

.

16 Gailuaren kudeaketa

background image

1 Hautatu

Telefonoa

>

Tel.-eguneratz.

.

2 Uneko software-bertsioa bistaratzeko eta eguneratze erabilgarriak bilatzeko,

hautatu

Uneko sw. xehet.

.

3 Software-eguneratzea deskargatzeko eta instalatzeko, hautatu

Desk. tel. sw

.

Jarraitu pantailan agertzen diren argibideak.

4 Deskargatu ondoren instalazioa bertan behera utzi bada, hautatu

Inst. sw.-

-egun.

.

Softwarea eguneratzeak hainbat minutu iraun ditzake. Instalazioarekin arazorik izanez

gero, jarri zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Bilatu software-eguneratzeak automatikoki

Hautatu

SW-egun. aut.

eta zehaztu software-eguneratze berriak bilatzeko maiztasuna.

Zerbitzu-hornitzaileak software-eguneratzeak haririk gabe bidal diezazkizuke

zuzenean gailura. Sareko zerbitzu honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri

zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.