Nokia C3 01 - Ukipen-pantailako ekintzak

background image

Ukipen-pantailako ekintzak

Ukipen-pantailako erabiltzaile-interfazea erabiltzeko, ukitu edo eduki ukituta ukipen-

-pantaila.
Ireki aplikazio bat edo pantailako beste elementuren bat

Ukitu aplikazioa edo elementua.
Atzitu elementuen aukera espezifikoak

Eduki ukituta elementua. Aukera eskuragarriak dituen laster-menu bat irekitzen da.

Piztea 11

background image

Mugitu zerrendetan edo menuetan zehar

Ezarri hatza pantailan, lerratu bizkor pantailan gora edo behera eta, ondoren, altxa

hatza. Pantailako edukia hatza altxatzen duzun uneko abiaduran eta norabidean

mugitzen da. Zerrenda mugikorreko elementuak hautatzeko eta mugimendua

geldiarazteko, sakatu elementua.

Pasa hatza

Ezarri hatza pantailan eta pasa hatza etengabe nahi duzun norabidean.

Adibidez, argazkiak ikustean, hurrengo argazkia ikusteko, pasa hatza ezkerrera.

Argazkietan zehar nabigatzeko, pasa hatza bizkor eta, ondoren, mugitu ezkerrera edo

eskuinera koadro txikien artean.